2. Nabigazioa

2.1. Oihalean zehar mugitzen

Dokumentuan zehar nabigatzeko (mugitzeko) modu asko daude. Probatu Ktrl + gezia teklak teklatuarekin mugitzeko. (Saiatu dokumentu hau beherantz eramaten). Oihala saguaren erdiko botoiarekin ere arrasta dezakezu. Edo, bestela, desplazamendu-barrak erabil ditzakezu (sakatu Ktrl + B bistaratzeko edo ezkutatzeko). Saguaren gurpilak bertikalki mugitzeko ere balio du; sakatu Shift eta mugitu gurpila horizontalki mugitzeko.


2.2. Hurbiltzen eta urruntzen

Zooma egiteko modurik errazena - eta + (edo =) teklak sakatzea da. Ktrl + erdiko klik edo Ktrl  + eskuineko klik egin zoom-a handitzeko, Shift + erdiko klik edo Shift + eskuineko klik egin zooma txikitzeko. Edo besterik gabe Ktrl tekla sakatuta saguaren gurpiltxoa biratu zooma aldatzeko. Bestela, zoomaren sarrera-eremuan (“Z” etiketa duen dokumentuaren leihoaren beheko eskuineko aldean) klik egin dezakezu, zoom-balio zehatz bat idatzi %-tan eta sakatu Enter. Zoom tresna ere badugu (tresna-barran, ezkerrean), eta, horri esker, eremu bat handitu daiteke, inguruan arrastatuz.